Jokoa
Erronkarako prest?
75 minutu - Denbora hasten da...

50eko hamarkadaren bukaeran gaude. Frantziatik Espainiara kontrabando-sorta bat eramateko kontratatu zaituztete.
Bidean guardia zibil batzuek aurkitu zaituztete. Zuen lagun batzuek ihes egitea lortu duten bitartean, zoritxarrez zuek atxilotu egin zaituztete.
Sunbillako kuartelean egun batzuk eman ondoren, kartzelara eramateko agindua iritsi da.
Hori da ihes egiteko duzuen azken aukera, eta hori lortzen ez baduzue, luzaroan geratuko zarete giltzapean.
Zorionez, ezagun batzuen laguntzaz fida zaitezkete gelatik ateratzeko. Baina zuen trebetasunak dira azkenean ihes egiten utziko dizuetenak edo ez.