Ohiko galderak

2 / 5 parte-hartzaile

75 minutu

Publiko guztiendako

Bikain pasako duzu!

ZERTAN DATZE IHES GELA?

Escape Room joko bat da, non pertsona talde batek denbora jakin batean jokoak eta enigmak konpondu behar dituen gela batetik atera ahal izateko.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Jolasa mota guztietako jendearentzat pentsatuta dago: lagunak, familia, ezkondu aurreko agurrak eta enpresak.

ZENBAT PERTSONA SAR DAITEZKE ALDI BEREAN?

Jolasa eta tokia 2-5 parte-hartzaileendako prestatua dago.

ZER ARROPA ERAMAN BEHAR DA?

Gelak ez dira zikintzekoak, hala ere, arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatzen dizuegu.

Ahal bada, takoirik ez eraman.

BENETAN GILTZAPEAN EGONEN GARA?

Lasai, beti dago zeuen burua zaintzen duen norbait.

Norbait gaizki sentituko balitz eta atera nahiko balu, jolasaren hasieran esan edo atzera egin beharko luke.

Norbaitek atera behar badu, taldekideek berdin jarraituko dute jolasean.

ZER GERTATZEN DA ATERATZEA LORTZEN EZ BADUGU?

Mundu guztiak ez du lortzen jokoak adostutako denboran ateratzea.

Jokoaren arduradunak partidaren bukaera iragarriko dizue eta kanpora bidaliko zaituzte.

JOKOA BELDURGARRIA DA?

Ez, jokoaren gaia ez da beldurrezkoa; beraz, lasai etor zaitezkete.

ZEIN DA JOKALARIEN GUTXIENEKO ADINA?

16 urtetik goitiko jokalariak, ez dago murrizketarik.

9 eta 15 urte bitarteko adingabe guztiek +18 urteko heldu edo arduradun baten laguntza izan beharko dute.

SASOI ONEAN EGON BEHAR DUT?

Ez dago indar fisikorik behar duen jokorik, are gehiago, jokoak ez bortxatzeko eskatuko dizuegu.

Aurkituko dituzuen oztopo bakarrak eskailerak dira.

ERRESERBA BATEKO JOKALARI KOPURUA ALDA DEZAKEGU?

5 pertsonako muga gainditzen ez bada ez dago arazorik.

Aldea doituko dugu, besterik gabe.

ERRESERBA BAT EZEZTATU EDO ALDA DEZAKEGU?

Ez da diru-itzulketarik egiten.

Hala ere, 48 ordu lehenago abisatzen bada erreserbaren eguna eta ordua alda daiteke, betiere dauden aukerak kontuan hartuta.

Eskaerak postaz, info@sunbillaescape.com helbidean. edota telefonoz egin daitezke: 695 59 15 35

ALDEZ AURRETIK AURKEZTU BEHAR GARA?

Nahikoa da 10 minutu lehenago egotea, ez du ezertarako balio ordubete lehenago etortzeak, aretoa agian ez baita prest egonen.

Goizegi iristen bazarete, kanpoan itxaron beharko duzue.

ETA BERANDU IRISTEN BAGARA?

Hori arazo bat izan daiteke, ezin baitira hurrengo erreserbak atzeratu.

Beti egongo da zuen partidatik kenduko den denbora-tartea.

15 minutu baino gehiagoko atzerapenarekin iristen bazarete, saioa bertan behera utzi beharko dugu, erreserbaren zenbatekoa itzuli gabe.

NOLA ORDAINTZEN AHAL DUGU

Gure webgunean online erreserba egiten ahal duzue.

Eta lokalean kreditu-txartelarekin edo esku-dirutan ordain dezakezue.

ZE HIZKUNTZATAN JOLASTEN AHAL DA?

Jokoa gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez egiteko prestatuta dago.

Hasi baino lehen abisatu behar da.

Abrir chat